Odieta kaleko aparkaleku-eremuan kokatua dagoen makinak bezala, bi "malgu" ditu, eta, beraz, puntu bakoitzak bi ibilgailu kargatu ditzake aldi berean. Zerbitzua erabiltzeko ezinbestekoa da Iberdrola Birkarga Elektrikoa aplikazioa deskargatzea, Android eta IOSentzat eskuragarri dagoena. Deskargatu ondoren, karga-puntua mapan aurkitu behar da. Prozesu hau errazteko, hornigailuan bertan QR kode bat eskaneatzeko aukera dago. Ondoren, aplikazioak berak ematen dituen jarraibideak bete behar dira. Gorabeheraren edo zalantzaren bat izanez gero, doako laguntza-telefono bat dago: 900 929 293.
Gorlizko alkatea den Ekaitz Pauk adierazi du Odieta eta Aldaiko hornigailu elektrikoen bidez errezagoa izango dela autoak herrian bertan kargatzea: "Zarata eta emisio kutsatzaile gutxiko mugikortasuna bultzatu nahi dugu, eta horrela, herri-eredu jasangarri baten alde egin, ingurumena gehiago errespetatzen duen herri eredu baten alde, hori da gure konpromisoa".