Sonia Perezek azaldu duenez, Gorlizko Udalarekiko lankidetzak bat egiten du Garraio, Mugikortasun eta Turismoko sailaren helburuagaz: Bizkaian bizikletaren erabilera sustatzea, beste garraio publikoen intermodalitateagaz batera.
Hala, Gorlizko BiziPark bizikletentzako bederatzigarren aparkalekua izango da Bizkaian, Foru Aldundiaren laguntzagaz. Plan horren barruan, 11 hitzarmen sinatu dituzte, eta Bizkaiko eskualde guztietan aparkaleku seguruko 300 plaza baino gehiago izatea ahalbidetuko du, garraio publikoko geltokietatik eta funtsezko beste azpiegitura batzuetatik gertu. Gorlizko BiziPark eguneko 24 orduetan egongo da zabalik, urteko 365 egunetan, eta hilero, hiru hilean behin, sei hilean behin edo urtean behin erabiltzeko aukera eskainiko du.
Ekaitz Pau Altuna alkateak proiektuaren alde egin du, mugikortasun iraunkorrerako duen garrantzia azpimarratuz eta bere komunitatea hobetuko duten zerbitzuak ematearen aldeko apustua eginez.