Poteo musikatu euskalduna egingo dute maiatzaren 31n, Gorlizen

Nahia Martinez Gondra 2024ko mai. 24a, 13:35

20:00etan gelditu dira, Ibarreta plazan.

Eukaraz taldea abian jarri zuten Gorlizen, duela hilabete batzuk. Hala, hainbat ekimen antolatu dituzte jendeak euskaraz elkar ezagutu eta ondo pasatzeko. Oraingoan, poteo musikatu euskalduna antolatu dute maiatzaren 31rako, barikurako. Arrastiko 20:00etan gelditu dira, Ibarreta plazan. Hala, "Gorlizko komunitate euskalduna ehuntzen jarraitzeko asmoz" daudela aitortu dute antolatzaileek. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun