Memoria tailer bat sortzeko lehenengo pausoak ematen ari dira Gorlizen

Nahia Martinez Gondra 2024ko mai. 28a, 14:52

Taldea osatu bezain pronto hasiko dira tailerragaz.

Gorlizko 3. Adineko Elkarteak antolatuta eta Udalagaz lankidetzan, memoria tailer bat sortzeko xedea dute herritarrek. Jubilatuen Etxean egiteko asmoa dute, eta taldea sortu bezain pronto hasiko dira. Izen-ematea eta informazio gehiago: astelehen eta martitzenetan, Jubilatuen Etxean, 18:30etik aurrera edo 688 687 513 telefonora deituz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun