Epe barruan izena emondakoen kopurua plaza kopurua baino handiagoa bada, Gorlizen erroldatutakoak lehentasuna izango dute. Beharrezkoa bada zozkatu egingo da: lehenengo, Gorlizen erroldatutakoen artean, bigarrenik, Lemoiz eta Plentzian erroldatutakoen artean eta hirugarrenik ez erroldatutakoen artean. Zozketa egin ondoren inor kanpoan geratzen bada eta norbait badago plaza bat baino gehiagogaz ikastaro berberean, honek plaza bat aukeratu beharko du.