Dastatuarte jaialdiak udako sasoiari ondo etorria emango dio Gorlizen!

Nahia Martinez Gondra 2024ko eka. 10a, 11:32

Postu gastronomikoez gain, eskaintza kultural zabala eskaintzen du Dastatuarte jaialdiak.

Bosgarrenez, Dastatuarte jaialdiak janaria eta artea lotuko ditu eskaintza ezberdin eta anitzakaz. Aurten, uztailaren 5, 6 eta 7an egingo dute, Gorlizen, betiko legez. Hurrengo asteetan programazioa zabalduko dute hitzordu goxo eta berezi honen xehetasun guztien azalpenakaz, eta horien berri emango dugu gurean ere, beraz, adi ibili!

Dastatuarte jaialdiagaz Gorliz giro berezi batean murgildu ohi da: udalerriko kaleak betetzen dira pintxoz, janari-trukez, postu gastronomiko eta artisauez, tailerrez, antzerkiz, zuzeneko musikaz, dastaketez, erakusketez eta jende guztiarentzako ekintza ugariz. Oraindino ere ikusteke dago zer sorpresa duten prestatuta antolatzaileek aurtengo jaialdirako.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun