izen ematea ekainaren 15era arte

Umeentzako pintura eta modelaketa ikastaroak egingo dituzte udan Gorlizen

Nahia Martinez Gondra 2024ko eka. 11a, 16:47

4 urtetik aurreragoko umeentzako pintura eta modelaketa ikastaroak egingo dituzte uztailean, Gorlizen. Eguazten guztietan izango dira ikastaroak, pintura 10:00etatik 11:00etara eta modelaketa 11:00etatik 12:00etara. Izena eman daiteke ekainaren 15era arte Gorlizko Udalaren webgunean edota kultur etxean. Gainera, gaztelekuko zerbitzua egongo da uztaileko martitzen, eguen eta bariku guztietan, 10:00etatik 12:00ak arte, dohainik.

Pintura eta modelaketa ikastaroek 17 euroko prezioa dute eta eskabide hau bete behar da izena emateko. Informazio gehiago, hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun