Esparru horretan, Gorlizko Udalak laguntzak eskatu ditu teknikari bi kontratatzeko Hirigintza Artxiboaren Digitalizazioan, beste bat Kirol Aholkularitzan eta laugarren bat Komunikazioan, eta beste bi Plentziagaz batera Merkataritzako eta Gizarte Eskubideetako teknikarientzat. Gainera, Uribe Kostako Behargintzak ere diru-laguntza jasoko du profil desberdinetako beste hamaika plazatarako, denak unibertsitate-gradu jabedunak.
Hautaketa prozesua ekainaren 24an, astelehenean, irekiko da Lanbideren web orrian. Kontratuek 12 hilabeteko iraupena izango dute, eta hautaketa Lanbidek emandako zerrendako hautagaien artean bakarrik egingo da, betiere deialdian ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Hauek dira nagusiak:
- 16 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa izatea.
- Langabea izatea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda eta alta emanda egotea, bete beharreko lanpostuagaz bat datorren hezkuntza-mailagaz.
- Gazte Bermea Sistemaren fitxategian inskribatuta egotea eta onuradun izatea, kontratazioa eta ekintzailetza bultzatzeko jarduera baterako hautatua izateko, 18/2014 Legean xedatutakoaren arabera.
- 1. idatz-zatian aurreikusitako baldintza kontratazioa egiten den unean bete beharko da eta 2. eta 3. idatz-zatietan aurreikusitakoa.