Gorlizko Udalak tokiko ehun ekonomikoa indarberritzeko laguntzak eskatzeko epea ireki du

Erredakzioa 2024ko abu. 6a, 18:01

Eskabideak irailaren 30era arte egin ahalko dira.

Aurten ere, ia 50.000 euro bideratuko dituzte bi laguntza-programa abian jartzeko: batetik, jarduera ekonomiko berriak irekitzea sustatuko dute, eta, bestetik, lehendik dauden edo sortu berri diren negozioetarako garapen-proiektuak finantzatuko dituzte.

Enpresetan eta negozio sortu berrietan garapen-proiektuak sustatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik da daborduko eta eskabideak 2024ko irailaren 30era arte egin ahalko dira.

​​​Eskaerak aurrez aurre aurkeztu daitezke, Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan erregistratuta edo telematikoki, izapideen atalean, www.gorliz.eus​​ webgunean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun