Kirol-ikastaroetako prozedura:
- Ikastaroa aukeratu: Ikastaroak 24-25.
- Aurre-inskripzio epea: Helarazi aurreinskripzio orria irailaren 15a baino lehen, bide hauetako batetik:
- Gorlizko kiroldegiko harreran aurre-inskripzio fitxa entregatu.
- Aurre-inskripzio fitxa aurkeztu online izapideen bidez.
3. Maila-probak hurrengo egunetan egingo dira eta hitzordua hartu behar da kiroldegian (telf.: 747 481 239)
- Irailak 4, 5, 11: 18:00-20:00.
- Irailak 10: 10:00-12:00.
- Padel mailako probak: Padelen aurre inskripzioa egin aurretik, maila-proba bat egitea beharrezkoa da.
Izen-emate aldia
4. Zozketa publikoa: egingo da irailaren 18an, Gorlizko kiroldegian, behar den ikastaroetan.
5. Aurrez onartutako pertsonen zerrenda: irailaren 20an web orrian argitaratuko da. Gorlizko Kiroldegiko Harreran ere kontsulta daiteke.
6. Eman izena irailaren 21etik 29ra, onartu zaizkizun ikastaroetan.
Garrantzitsua: pertsona aldez aurretik onartu bada eta inskripzioa epe barruan formalizatzen ez badu, ulertuko da ez dagoela interesatuta, eta plaza itxaron-zerrendarekin beteko da.
Kultur-ikastaroetako prozedura:
Ikastaroak hasteko epeak
- Aurrez izena emateko epea: 2024ko irailaren 15era arte.
- Zozketa publikoa (beharrezkoa den ikastaroen): 2024ko irailaren 18a.
- Zerrendak argitaratzea: 2024ko irailaren 20a.
- Izenak emateko epea: 2024ko irailaren 21tik 29ra.
- Ikastaroaren hasiera: 2024ko urriaren 7a.
Garrantzitsua: pertsona aldez aurretik onartu bada eta inskripzioa epe barruan formalizatzen ez badu, ulertuko da ez dagoela interesatuta, eta plaza itxaron zerrendarekin beteko da.
Ikastaroaren zehar:
- Gura den ikastaroan eta ordutegian tokirik badago: zuzenean bete izen emateko orria. Lehenengo baieztatu kultura arloagaz Gorlizko Kultur Etxean (tel. 94 677 40 00).
- Gura den ikastaroan eta ordutegian plazarik ez badago: bete izena eman aurreko orrian itxaron-zerrendan sartzeko.
- Plaza liberatu ondoren, izena eman beharko da.