Emozioz betetako aste-akabua izan da. Zapatu arrastian, irailaren 14an, Aratz Dantza Taldeagaz batera Erromako, Valentziako, Castelloko eta Eivissako taldeek ere parte hartu zuten, eta, azaldu dutenez, bakoitzak "bere lurraldeko dantzen erakustaldia" egin zuen. Gorliztarrek Bizkaiko eta Gipuzkoako dantzak aurkeztu zituen, aurreskua edo uztai txiki dantzak, besteak beste.
© ARATZ DANTZA TALDEA
Nabarmendu dutenez, hartu-emana ez da soilik dantzaldira mugatu, aste-akabuan zehar talde guztiek bazkariak eta afariak partekatu dituztelako, modu horretan, dantzaz haratago harreman pertsonalak ehundu ahal izateko.
Azkenik, domekan, irailaren 15ean, Sant Josep de Sa Talaia herrian egin zuten dantzaldia, eta, horrela, gorliztarrek baieztatu bezala, ekainean hasitakoa borobildu ahal izan dute.
© ARATZ DANTZA TALDEA