Langileen greba dela eta, Eusko Jaurlaritzak dekretu bidez ezarri ditu gutxieneko zerbitzuak. Hala, eguneroko ohiko zerbitzuaren % 25a egiten dute, txandaka, herri osoan zehar, batez ere, haur-parke eta eskola-patioen eremuak garbituz. Halaber, hustubideak eta paperontziak garbitzen dituzte, eta, gainera, estolderia-estalkiak konpontzeko eta birjartzeko lana egiten dute.
Era berean, arreta berezia eskaintzen zaie larrialdiei, hala nola isuriei, istripuei edo muturreko klimari. Hondakinen bilketari dagokionez, ohiko zerbitzuaren % 40 errespetatu beharko dute. Alabaina, zerbitzu osoa egingo dute osasun zentroetan, ikastetxeetan eta egoitzetan. Bestalde, tamaina handiko gauzen bilketa urriaren 10ean egingo dute, eguen honetan.