Aurtengo proposamenak hainbat jarduera aurreikusten ditu: makillaje, jantzi, saguzar harrapari, koloretako lanpara eta txotxongiloen tailerrak eta escape room bat, besteak beste. Sorgina Txirulinak beldurrezko ipuinak kontatuko ditu eta ondoren haur disko festaz gozatzeko aukera izango da.
Ohi bezala, Astondoak hanburgesa eta txoripan solidarioa eskainiko duen txosna bat izango du, kasu honetan Martinaren familiaren alde, Firesen sindromea duen umearen alde. 19:30ean gaztaina erreak dastatu ahal izango dira eta 21:30ak arte photocall digital bat ere jarriko da.
Jardunaldiari amaiera emateko, 21:30etik aurrera, saria emango zaio urriaren 25etik 27ra bitartean ospatuko den Dastatu Urriako pintxo mikologikoen lehiaketako establezimendu irabazleari, eta saski gastronomiko bat ere zozketatuko da. Aratz
Dantza Taldeak amaiera ederra emango dio jaiari "Akerren eta sorginen dantza & Arima galduak" ikuskizunagaz.
URRIAK 31, IBARRETA PLAZAN
- 17:00-18:30 Makillaje eta janzte tailerra. Etor zaitez trapu zaharrakaz Gau Baltzako pertsonaiaz janztera! Maindire, trapu, arpillera, lastozko kapelak e.a. dituzuenok, Ibarreta plazara eraman ditzakezue, egun berezi horretan parte hartzeko. Astondo kuadrillak lagunduko zaituzte ekitaldi honetarako janzten!
- 17:00-22:00 Hanburgesa eta txoripan solidarioa. Etekinak: Martina, Fires Sindromea. Astondo taldearen eskutik.
- 16:30-18:30 Tailerrak
• Saguzar harrapakariak.
• Kriseilu koloretsuak.
• Gau Baltzarako txotxongiloak. - 17:00-21:00 Scape Room “Hiri apokalipsia”. 8-18 urte bitarteko lagunentzako zuzenduta.
- 18:30 Sorgiña Txiruliña: Beldurrezko ipuinak. Jarraian: Gau Baltza animazioa/Umeentzako diskofesta.
- 19:30 Gaztaina erreak.
- 19:30-21:30 Photocall digitala.
- 21:30 Pintxo mikologiko lehiaketako irabazleari saria eta saski gastronomiko baten zozketa. Jarraian: Akerren eta sorginen dantza & Arima galduak Aratz Dantza taldea.