Inauterien mozorro-lehiaketa eta ongietorri kartelak jartzea izan dira Gorlizko aurrekontu parte-hartzaileen bi proposamenak

Nahia Martinez Gondra 2024ko aza. 4a, 10:51

Gorlizko inauteriak, 2023.

Gorliztarren iritzia jasotzeko asmoz, Udalak 2025eko aurrekontuak osatzeko prozesu parte-hartzailea hasi zuen abuztuan. Ekarpenak aurkezteko epea amaitu, eta jasotako iradokizunen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa aztertzeko fasea zein bozketa epea amaitu ondoren, Udalak proposamenak onartzeko beharrezkoak diren irizpideak betetzen dituzten eta bozkatuenak izan diren bi proiektuen berri eman du. Alde batetik, inauterietan mozorro-lehiaketa bat egitea, kategorien araberako sariakaz eta udalerrirako sarreretan ongietorria ematen duten kartelak jartzea, Gorlizko auzoen izenakaz.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun