Danontzat Gaztetxeak, Gorlizko euskara taldeak, Plentzia-Gorliz Bizitzak Erdigunera taldeak, Ernaik, Sortuk, Ikamak, Uribe Kostako Jauzi Ekosozialak eta Presoen aldeko taldeak parte hartu dute horma-irudi honen margoketan. Azaroaren 9an, irudien proiekzioa eta horma markatu zuten, eta, azaroaren 16an, 10:30etik aurrera, horma-irudiak kolorez bete zituzten. Hona hemen, emaitza.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!