Jaime Bustok ezin baino hobeto amaitu du 2024ko denboraldia. Gorlizko pilotua Trialeko Espainiako Txapelketako azken hitzordura joan zen La Nucian (Herrialde Katalanak) eta bertan bigarren gelditu zen. Hala, Espainiako Estatu mailako trialeko laugarren titulua lortu du. Horrez gain, Munduko Trial Indoor X-Trial Txapelketan lortutako bigarren postuaren titulua eta TrialGPko Munduko Txapelketan lortutako hirugarren postuko garaipena ere gordetzen ditu bere ibilbide profesionalean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!