Besteak beste, apaindu ahalko dira Gorlizko erakusleihoak, balkoiak, leihoak, ateak, lorategiak, etab. Baldintza bakarra da ikusgarritasuna bermatu behar dela, kaletik ikusteko. Hurrengo guneak dekoratu daitezke: Elexalde, Uresaranse, San Jose auzoa, Gandia, Andra Mari, Gusurmendi eta Mastieta. 18 urte baino gehiago duten lagunek parte hartu ahal dute eta adin txikikoek nagusi batek lagunduta.
Gorlizko denda eta establezimenduetan kontsumitzeko eta gastatzeko txartelak izango dira sariak:
- 300 euro, jendeak gehien bozkatzen duenarentzat.
- 300 euro, epaimahai profesionalak erabakitzen duenarentzat.
- Gainera, sari gehiago banatuko dira parte-hartzaileen artean.
Herri-bozketa hainbat kanaletatik argitaratuko den esteka baten bidez egingo da: sare sozialak, kartelak, etab.
Sari-banaketa urtarrilaren 4an izango da, zapatuan, arrastiko 19.00etan dantza lokalean, Iberrebarri 5 plazan kokatuta. Bertan, joko ezberdinak egingo dira publiko guztiarentzat erosketa bonuak banatzeko.