Olentzero eta Mari Domingiren harreran parte hartzeko aurretiko hitzordua zabaldu du Gorlizko Udalak

Nahia Martinez Gondra 2024ko abe. 10a, 13:21

Gorlizko Udalak jakinarazi du interesa duten familiek hitzordua eskatu ahal izango dutela abenduaren 24an Olentzero eta Mari Domingiren harrera ekitaldian parte hartzeko. Aurretiko hitzordua eskatzeko datak honako hauek dira: Gorlizen erroldatutako pertsonak, abenduaren 12tik 14ra eta erroldatu gabekoak, abenduaren 16tik 18ra.

Eskaera telefono-zenbaki hauetako batera deituz egin behar da:

  • 946 774 000
  • 688 625 067

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun