Abenduaren 14an Nordic Walking irteera izango dute Gorlizen

Nahia Martinez Gondra 2024ko abe. 10a, 14:06

Abenduaren 14an Nordic Walking irteera egingo dute.

Zapatu honetan, abenduaren 14an, irteera berri bat egingo dute gorliztarrek Nordic Walking ekimenaren barruan. Hala, goizeko 10:15ean Ibarretan plazan geldituko dira, konpainia onean ibilaldiaz gozatzeko asmoz. Izena emateko 946 774 348 telefonora deitu daiteke edo info@visitgorliz.eus -era emaila bidali.

Puede ser una imagen de 3 personas y texto

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun