Gorlizen Euskaraz taldeak urteko azkenengo txangoa egingo du abenduaren 15ean

Nahia Martinez Gondra 2024ko abe. 13a, 14:37

Gorlizen Euskarazen hilean behin egiten dituzte mendi-irteerak.

Gorliz inguruko parajeetaz euskaraz gozatzeko prest, Gorlizen Euskaraz taldeak mendi-irteera antolatu du domeka honetarako, abenduaren 15erako. Ibilbide zirkularra egingo dute hurrengo lekuetatik: Elexalde, Berreaga, Boteola, Sagastikoetxe, Guzurmendi eta Elexaldetik berriro ere. Goizeko 10:00etan lotuko dira Gorlizko frontoian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun