Noa Vega txirrindulari gorliztarra Espainiako CX Kopako txapelduna da

Nahia Martinez Gondra 2024ko abe. 16a, 10:25

© HONDARMENDI TXRRINDULARITZA KIROL KLUBA

Hondarmendi TKK-Ciclos Gorlizeko Noa Vega Bilbaok bigarren postua lortu du Xativako (Valentzia) lasterketan. Hala, Espainiako CX Kopako txapelduna bilakatu da, kadete kategorian. Adierazi duenez,  "oso pozik" sentitzen da bere garaipenagatik, baita bere kideen emaitzengatik ere. Halaber, onartu du urte hau zaila izan dela ez duelako izan beste urtetan izandako konfiantza. "Garaipen hau behar nuen. Asko betetzen dit honek".

© HONDARMENDI TXRRINDULARITZA KIROL KLUBA

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun