Gorlizen Euskarak taldeak Gabonak ospatuko ditu bihar, abenduaren 19an, arrastiko 17:00etatik 19:00etara. Horretarako, herriko erakusketa gelan umeentzako disko-festa antolatu dute, euskal kanta ezagunak abestu eta dantzatzeko gogoakaz datozenentzako. Gainera, bakoitzak dakarren askaria partekatuko dute denon artean. Hala, adin guztietako ume eta familiak daude gonbidatuta.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!