Gorlizko Turismo Bulegoa UNE 178510: 2023 Turismo Enpresa Adimenduna (IZT) ziurtagiria lortu duen nazioarteko lehen erakundea da. Zigilu horrek berrikuntza, teknologia, jasangarritasuna, irisgarritasuna eta turismo-kudeaketaren etengabeko hobekuntza aitortzen ditu.
Zigilua emateko ekitaldia gaur goizean egin dute, Gorlizko turismo bulegoan bertan. Ekitaldian parte hartu dute Ekaitz Pau Gorlizko alkateak, Daniel Solana Basquetourreko Zuzendari Nagusiak, Gonzalo San Antonio Aenor Euskadiko Zuzendariak, Eider Albizu Basquetourreko Lehiakortasun arduradunak, Gorka Elguezabal, Jataondo LGEko presidenteak eta Nerea Goiri, Gorlizko Turismo Bulegoko teknikari arduradunak, besteak beste.
“Gorlizko Turismo Bulegoak UNE 178510: 2023 Turismo Enpresa Adimenduna (IZT) ziurtagiria lortu izana harro egoteko arrazoi handia da Udalarentzat. Bereizgarri horrek bultzatzen gaitu eredu turistiko berritzaileago, jasangarriago eta irisgarriago bateranzko eraldaketa sustatzen jarraitzera. Lorpen hori ez zen posible izango gure turismo bulegoa osatzen duten profesionalen konpromisorik gabe, egiten duten lan nekaezinik gabe. Beraz, aukera hau aprobetxatu nahi nuke beren profesionaltasuna eta inplikazioa eskertzeko", adierazi du Ekaitz Pau alkateak. "Ziurtagiri honekin, bikaintasunaren aldeko apustua berresten dugu eta bisitatzen gaituztenen esperientzia hobetzen jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu", amaitu du alkateak.
Ziurtagiri horrek berrikuntza, irisgarritasuna, efizientzia eta lehiakortasuna bultzatzen dituzten enpresak aitortzen ditu, eta datuak erabiltzeak erabakiak hartzean duen balioa nabarmentzen du, bisitariaren esperientzia optimizatzeko, zerbitzuen eraginkortasuna hobetzeko eta helmuga turistiko adimendunen garapen iraunkorra sustatzeko.
Lorpen hau posible izan da Basquetourrek erakunde sustatzaile gisa eta Jata Ondo LGEk (DTI Sarearen parte da 2022tik emandako laguntza baliotsuari esker. Zigilu horregaz, Gorlizko Turismo Bulegoa turismo modernoago eta irisgarriago baten abangoardian kokatzen da, eta kalitatezko turismoagaz eta turisten gogobetetzeagaz duen konpromisoa berresten du.