Gorlizko marinel batean dago oinarrituta Mikel Begoñaren 'Argia iraungi zen tokia' komikia - Gorliz - Hiruka.eus

Gorlizko marinel batean dago oinarrituta Mikel Begoñaren 'Argia iraungi zen tokia' komikia

Nahia Martinez Gondra 2024ko abe. 20a, 14:26

Plentziako museoa.

Harriet argitaletxearen eskutik, Argia iraungi zen tokia komikia argitaratu du Mikel Begoñak, Igor Sarralderen irudiakaz sortuta. Hala, orain piezaren promozioagaz hasi dira eta, 2025eko otsailaren 28an, liburu-aurkezpena egingo dute Begoñak eta Sarraldek Plentziako museoan.

Paul Trévigne XIX. mendeko New Orleans-en kazetari eta eskubide zibilen aktibista izan zen. Haren aitona Joseph Tribinu ontzi-kapitain gorliztarra zen, eta amona Margueritte Meunier askatutako esklaboa. Hala, komiki honetan aiton-amona horien alegiazko bizitza posible bat kontatzen da.

"Argia iraungi zen tokia": euskaldunak, espioitza eta esklaboen trafikoa eta matxinada Karibean

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun