2025ean Gorlizko ibilbide zirkularrak bueltatuko dira

Nahia Martinez Gondra 2024ko abe. 23a, 12:53

Ibilbide zirkularrak Gorliztik © TROKA ABENTURA

Urtarrilaren 12an, Saratxaga, Andraka, Plentziako Itsasadarra eta Zabale auzotik, Areatza kaleraino jetsiko dira eta Gorlizko hondartzara bueltatuko dira ibiltokitik. Urtarrilaren 26an, foru baserriko eta Fanoko lareetatik Eruamara igoko dira, Legorarriburura lehenago igoz. Ibilbideetan parte hartu gura dutenek, izena eman dezakete urtarrilaren 2tik aurrera, 946 774 348 telefonora deituta edo info@visitgorliz.eus-era emaila bidalita.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun