Gorlizko Udalak herritarrei eskatu die Gabon hauetan suziri eta antzeko elementuak ez erabiltzeko

Nahia Martinez Gondra 2024ko abe. 27a, 14:56

Udalak nabarmendu du elementu horiek "beldurra eta nahasmena" eragiten dutela

Data hauetan, ohikoak dira argia eta zarata egiten dituzten objektuak: balanderak, petardoak eta suziriak. Hala, Gorlizko udalak nabarmendu du elementu horiek "beldurra eta nahasmena" eragiten dutela, batez ere, pertsona zaurgarriei eta animaliei. Horregatik, Udalak herritarren laguntza eskatu du suziri eta bestelako objektuak ez erabiltzeko. "Helburua da behar ez diren arriskuak, nahasmenak eta sufrimendua saihestea eta elkarbizitza hobea lortzea", azpimarratu du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun