Abian jarri dute gorliztarrak tokiko Udalagaz konektatzeko aplikazio digitala

Nahia Martinez Gondra 2025ko urt. 10a, 09:48

Aplikazioa doakoa da eta Android eta iOS mugikorretan eskuragarri dago.

Gorlizko Udalak Gorliz Zabaltzen aplikazioa estreinatu du, Biscaytik fundazioak bultzatutako eta Udalaren eta herritarren arteko komunikazioa hobetzeko diseinatutako aplikazio mugikor berritzailea. Tresna digital honek, doakoa eta Android eta iOS mugikorretan eskuragarri dagoena, bizilagunekiko lotura sendotu gura du, modu azkar, eraginkor eta eskuragarrian informatuta egoteko eta udalerriko egunerokoan aktiboki parte hartzeko.

Zer eskaintzen du Gorliz Zabaltzen aplikazioak?

1. Tokiko gaurkotasuna: Gorlizen antolatutako azken albisteen, jardueren eta ekitaldien azken berriak, baita Udalak hartutako erabaki garrantzitsuen inguruko notiziak ere.

2. Abisuak denbora errealean: Informazio garrantzitsua duten berehalako jakinarazpenak jasotzen ditu, hala nola hornidura-etenak, udal-zerbitzuetako gorabeherak edo larrialdiak.

3. Kalea zaindu: Erabiltzaileek eremu publikoko gorabeheren berri ematea ahalbidetzen duen zerbitzua da, hala nola argiztapen-arazoak, azpiegituretako kalteak edo garbiketa-arazoak. Zuzeneko kanal horrek optimizatu egiten du gorabeheren kudeaketa eta konponbidea.

Ekimen honegaz, Gorlizko Udalak gardentasunagaz, herritarren parte-hartzeagaz eta erakundeen komunikazioaren modernizazioagaz duen konpromisoa berresten du. Gorliz Zabaltzen teknologiak kudeaketa hurbilagoa, arinagoa eta eraginkorragoa izatea bilatzen du, komunitatearekiko lotura indartuz.

Aplikazioa plataforma nagusietan eskuratu daiteke:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun