Udaren eta beroaren etorrerak kanon estetikoetara doitzen den gorputz bat izateko presioa areagotzen du maiz. Izan ere, arropa gutxiago daramagu eta azal gehiago erakusten dugu hondartza sasoian. Gizarteak ezarritako estetikak bere arau propioak ditu: argaltasuna, giharrak, azal depilatuak, etab. Eta zuk, presio estetiko gehiago sentitzen duzu udan?
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!