Sareen bitartez elkarteak egin duen komunikatuan adierazi dutenez, Gorlizen katuen ongi izaterako lortu dituzten aurrerapen guztiak ikusita, "harro" itxiko dute etapa hau. Gainera, eskualdean katuen alde egiten duen beste elkarte bat sortu da, beraz, haiek hasitako bidea beste elkarte batek jarraituko du. Halaber, eskerrak eman gura izan diete denbora honetan katuak adoptatu, harrera etxea izan eta boluntario izan diren lagun guztiei.