Denda ireki zuenetik, negozioa egonkor mantendu dela azaldu du, nahiz eta COVID-19agaz gorabeherak izan zituen. "Herriko lokal txiki bat gara, lagunakaz, bezeroakaz baino", baieztatu du Ciclos Gorliz definitzeko momentuan. Hala, bezero gehienen izen abizenak dakizki, eta apurka-apurka bere dendak lehialtasuna bereganatu duela baieztatu du.
Herrikoak izateaz gain, bezeroak eskualdekoak ere izaten dira edo ondoko herrietakoak. Alabaina, hori aldatu egiten da uda sasoian: "Gorliz udako herria da, eta, beraz, udan jende berri asko etortzen da, agian urte osoan egon ez dena".
Bere sekretua, arreta hurbila izatea da: "Tratu pertsonala izaten saiatzen naiz, bizikletak geureak izango balira bezala konpontzen eta lana lehenbailehen egiten".