#0KM - Berton bertokoa

Ane Bilbao Seco: "Hasten zara bi urte dituen umeari ilea mozten, eta, orain, 24 urte ditu"

Nahia Martinez Gondra 2025ko ots. 26a, 10:42

22 urte daramatza zabalik Ikusi ileapandegiak.

Ikusi ileapaindegi gorliztarrak 22 urte daramatza zabalik. "Ziurgabetasuna" nagusi zen irekiera handian, izan ere, gazte bezala oso pauso handia eman zuela sentitu zuen Ane Bilbao Seco jabeak. Hala ere, herritarrek ondo jaso zuten negozio berria eta apurka-apurka bezero fidelak eraikitzen joan da, gaur egun arte. Orain, bere kalitatezko lanagatik eta harreman hurbilagatik ezberdintzen da negozioa. 

Ane Bilbao Secok gizonezkoen ileapaindegia du Gorlizen, eta ireki zuenean, ez zegoen horrelako bestelakorik. "Hori zorte handia izan zen", seinalatu du. Bere bezeroak gehienbat herritarrak direla baieztatu du, eta, noizbehinka, udatiarrak ere hurbiltzen dira: "PIE-a ondoan dugunez, bezero ingeles eta txinatar asko ditut. Haiekaz harremanetan jartzeko itzultzailea erabiltzen dut eta nahiko barregarria da, kar-kar". 

Negozioa definitzeko momentuan aipatu du tratu familiarra ematen ahalegintzen dela kalitatezko lanagaz konbinatuta. "Batzuetan psikologo bat bezala sentitzen naiz, izan ere, jendea tratuarengatik etortzen da baita bere konfiantzazko ileapaindegia delako. Oso bezero atseginak ditut", ziurtatu du. Hala, "bizitza osoko" bezeroak ditu: "Hasten zara bi urte dituen umeari ilea mozten, eta, orain, 24 urte ditu. Jendeak betidanik ezagutzen nau herrian eta eremu oso erosoa da horrelako negozio bat irekitzeko". 

Hala, esker onez beteta, negozioagaz aurrera beste urte asko jarraitzeko asmoa adierazi digu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun