Gorlizko Udalak zigor espediente bat ireki berri du, baina horrek denbora asko behar dezake ebazteko. Hala, Gorlizko bizilagunek "erantzukizuna eta berehalako erantzuna" eskatzen dute.
Zehazki, hurrengoak eskatzen dituzte: langilea kanporatzea, mahai-gainean jartzea edo bestela, emakumezko lankideakaz eta herritarrakaz harremanik ez duen lanpostu batean birkokatzea, egoera osoaren arretazko jarraipen eta kontrolagaz.
Era berean, lankideei eskatu diete horrelako jarrera edo eraso matxista edo sexistarik ez babesteko, eta "jarrera argia hartzeko abusuen aurka".
