Desmuntatze-fasea normaltasunez amaitu bada ere, une honetan lanak geldirik daude material berria jasotzeko zain, hornidura-arazoek atzerapenak eragin baitituzte. Hala ere, aurreikuspenen arabera, lanak apirilaren 7ko astean hasiko dira berriro ere. Hala, hasierako fasea gorabeherarik gabe amaitu da, aurreikusitako epeak betez. Obra hauekaz argiztapen-sistema hobetuko da, ingurumen-eragina murrizteko eta etorkizuneko mantentze-lanak errazteko.