Gorlizko Haurreskolako birgaitze-obrek aurrera jarraitzen dute, eraginkortasun energetikoa eta zentroko erabiltzaileen ongizatea hobetzeko helburuagaz. Lanak otsailaren 3an hasi ziren, eta bi hilabeteko iraupena izango dutela aurreikusi dute.
Aurreikusitako esku-hartzeak
Esku-hartzeak berokuntza eta ur beroaren sistema (UBS) aerotermia-sistemagaz ordezkatzea, isolamendu termikoa hobetzeko kanpoko hormen estradosatua instalatzea eta eraikineko leiho guztiak berritzea aurreikusten du. Era berean, aireztapen mekaniko kontrolatuko sistema bat instalatuko da aireztapen naturalaren faltagatik antzemandako hezetasun-arazoak konpontzeko. Kanpoaldean, jolasgune estali berri bat sortzen ari da, hareazko jolastoki, txirrista eta beste elementu ludiko batzuk izango dituena.
