Gorlizko parkour pista eta kiroldegiko argiztapena hobetu dute

Nahia Martinez Gondra 2025ko api. 28a, 11:24

Argiztapen berriak kirol-ekipamenduaren erabilera zabalagoa eta seguruagoa ahalbidetuko du. © GORLIZKO UDALA

Gorlizko Udalak bi esku-hartze osatu berri ditu, kirola egiteko eta aisialdirako udal-guneak hobetzeko. Alde batetik, udal kiroldegiko instalazioen argiztapena hobetu da, eta, bestetik, Parkourreko pista zonaldearen erreforma eta egokitzapena egin dute.

Kiroldegiaren kasuan, foku berriak instalatu dira teniseko, saskibaloiko eta ping-pongeko pistak argiztatzeko, argi natural gutxien dagoen orduetan erabiltzea erraztuz. Kiroldegia ixteko ordutegia 21:30ean mantentzen bada ere, hobekuntza horrek erabiltzaileen eskaerari erantzuten dio, batez ere neguko hilabeteetan, goizago iluntzen duenean. Argiztapen berriak kirol-ekipamenduaren erabilera zabalagoa eta seguruagoa ahalbidetuko du.

Bestalde, kiroldegiaren ondoan dagoen Parkour pista eremuko berregokitze lanak ere amaitu dira. Zehazki, zolatutako azalera 50 metro karratutan handitu da, aurreko harri-geruza kenduz eta hormigoi armatuzko zolata berri bat eginez, diziplina hori gauzatzeko gune seguruagoa eskaintzeko helburuagaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun