Ekologistak Martxanek Gorlizko obra bat gelditu du zikoin zuri batzuen kabia babesteko

Nahia Martinez Gondra 2025ko mai. 2a, 10:15

Obratan zegoen eraikina. © EKOLOGISTAK MARTXAN

Gorlizko zikoin zurien kabi bat arriskuan egon da. Izan ere,  Andra Mari Bideko Telefonica eraikinean obra batzuk egiten ari ziren euren ondoan, animalien estresa eraginez. Horregatik, Ekologistan Martxan taldeak duela bi aste egoera salatu zuen. Zikoin zuriak babestutako espeziea dira; are gehiago orain, umatze-garaian daudela. Hala, obra momentuz gelditzea lortu dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun