Gorlizko udako kirol ikastaroetarako izen emateak ekainaren 2tik 25era egongo dira zabalik

Nahia Martinez Gondra 2025ko mai. 20a, 09:23

Izen-emateak ekainaren 2tik 15era bitartean irekiko dira.

Gorlizko Udalak kirol ikastaro-eskaintza zabala antolatu du uda honetarako 16 urtetik gorako pertsonentzat bideratua, eta haurrei zuzendutako igeriketa ikastaroak ere barne hartzen ditu (6-12 urte bitartekoentzat). Jarduerak uztaila eta abuztuan izango dira kiroldegian, igeriketa izan ezik, Gorlizko hondartzan burutuko baita. Izen-emateak ekainaren 2tik 15era bitartean irekiko dira eta aurrez aurre burutu ahal izango dira kultur etxean edo kiroldegian bertan, bai eta telematikoki ere.

HAURRENTZAKO IGERIKETA IKASTAROA
  • Adina: 6-12.
  • Edukia: asteko igeriketa ikastaroa.
  • Kokapena: Gorlizko hondartzan.
  • Ordutegia adinaren araberakoa da:
    • 10-12 urte: 10:00-11:00
    • 8-9 urte: 11:00-12:00
    • 6-7 urte: 12:00-13:00
  • Prezioa (astea): 32 euro / 20 euro (*abonatuak)
PADEL KLASEAK
  • Adina: +16.
  • Edukia: padelaren oinarrizko teknikak.
  • Kokapena: Kiroldegian.
  • Prezioa (hila): 45 euro / 32 euro (*abonatuak)
  • Ordutegia:
    • Martitzena  eta eguena: 18:00-19:00
    • Martitzena eta eguena: 19:00-20:00
    • Martitzena eta eguena: 20:00-21:00
    • Astelehena eta eguaztena: 10:00-11:00
    • Astelehen eta eguaztena: 11:00-12:00
    • Astelehen eta eguaztena: 12:00-13:00
ENTRENAMENDU PERTSONALA
  • Adina: +16.
  • Edukia: Ordubeteko ariketa fisikoa, pertsona bakoitzaren helburua eta gaitasunak kontuan hartuta.
  • Edukiera: Gehienez 5 pertsona talde bakoitzean.
  • Kokapena: Kiroldegian.
  • Ordutegia:
    • Astelehen eta eguaztena:
      • Txanda 1: 17:00-18:00
      • Txanda 2: 18:00-19:00
      • Txanda 3: 19:00-20:00
    • Martitzena eta eguena:
      • Txanda 1: 17:00-18:00
      • Txanda 2: 18:00-19:00
      • Txanda 3: 19:00-20:00
  • Prezioa (hila): 45 euro / 32 euro (*abonatuak)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun