Gorlizko Udalak tratamendu jasangarrien aldeko apustua egin du udalerriko arteak babesteko

Nahia Martinez Gondra 2025ko mai. 20a, 15:55

Orbanak nabarmentzen dira hostoetan eta adarretan.

Udalerriko arteen zuhaiztietan egin berri den ikuskapen baten arabera, zenbait ale izurriteek eta onddoek jota daude; besteak beste, Andra Mari parkean eta Elizako eta Artzeluko plazetan dauden arteak. Egoera horren aurrean, Gorlizko Udalak endoterapia-tratamendu baten bidez jardutea erabaki du, teknika jasangarri eta ingurumenarekiko errespetuzkoa baita.

Hautemandako sintomen artean, orbanak nabarmentzen dira hostoetan eta adarretan, malformazioak, adarren lehortasuna eta defoliazioa; horrek zuhaitzen osasuna pixkanaka hondatzen dela adierazten du. Hiru urtez jarraian aplikatuko da, haren eraginkortasuna ziurtatzeko. Metodologia horren bidez, produktua zuhaitzaren barruan aplikatzen da zuzenean, produktu kimikoak ingurunean lainoztatzea saihestuz. Horrela, ez du arriskurik sortzen herritarren edota animalien osasunean eta izurriteak tratamenduarekiko erresistenteak izatea eragozten du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun