Uztailaren 4tik aurrera hainbat jarduera egongo dira gozagai gorliztar zein udalerrira gerturatuko diren inguruko bizilagun guztientzat: foodtruck-ak, artisautza eta gastronomia postuak, tailerrak, kalejirak, dantza ikuskizunak, bakarrizketak, zuzeneko musika, magia, ipuin kontalariak, dastatzeak, erakusketak eta, azken finean, publiko guztiei zuzendutako programa. Jarduera hauek guztiak bost gunetan banatuko dira: Eliza, San Pedro eta Ibarreta plazak, Ondargana kanpa eta Sertutxena. Aurtengo ekitaldi nagusietako bat pintxo lehiaketa izango da, izan ere, hamaika ostalaritza-establezimenduk parte hartuko dute: Portalena, Argintxe, Arin-Arin, New Tavern, Okela, Olaxka, Txispas, Iberre, Jubis Gorliz, Bahia eta Jamonostruck. Hala, bisitariek gustukoenaren aldeko botoa emateko eta hainbat zozketan parte hartzeko aukera izango dute.
Horrez gain, aste-akabu horretan, Okela eta Begoña jatetxeek plater bereziak eskainiko dituzte ere. Azkenik, Dastatuarte jaialdiak ere ongintzazko izaera izango du, paella solidario baten bidez: uztailaren 6an, domekan, egingo dute, eta bildutako dirua Aspertxu taldeari bideratuko diote, Asperger sindromea eta AEN duten Bizkaiko gurasoen eta helduen elkartea