Udalak gogorarazi du Gorlizen erroldatutakoek (zerga Gorlizen ordaintzen dutenek) ordaintzetik salbuetsita daudela eremu guztietan, gune gorrian izan ezik, horietan dagokion tarifa ordaindu beharko baitute. Eremu laranjari dagokionez, txandaka
funtzionatuko du: 90 minutu doan aparkatu ahal izango dira, baina derrigorrezkoa izango da ticket bat lortzea.
Bestalde, udalerrian etxebizitza bat duten pertsonek bi aparkaleku-bonu eskatu ahal izango dituzte: bonu batek 55 euroko kostua izango du eta besteak 70 eurokoa. Eskaerak telematikoki egin ahal izango dira webgunean bertan edo aurrez aurre, ekainaren 5etik aurrera TAO zerbitzuaren bulegoan, goizeko 10:00etatik 14:00etara (astelehenetik barikura) eta martitzen arrastietan 16:00etatik 18:00etara.
Eskabidea osatzeko, 2024ko OHZren ordainagiria, sartu beharreko ibilgailuaren matrikula eta aukeratutako bonuaren zenbatekoa aurkeztu beharko dira. Informazio gehiago gura izanez gero, TAOren udal ordenantza kontsulta daiteke edo zerbitzuaren bulegoarekin harremanetan jarri 717 19 07 31 telefonoaren bidez.