Uribe Kostako EAJk bere lehen Alderdikide Eguna ospatuko du Gorlizen, ekainaren 7an, 12:00etan, Eliz enparantzan. Modu horretan, ikurrina igotzeagaz batera ekitaldi politikoa hasiko da. Hitza hartuko dute Iñigo Ansola BBBren presidenteak, eta Gorka Zarate eskualdeko EGI gazte erakundearen ordezkariak. Ondoren, trikipoteoa, bazkari herrikoia eta musika izango dira jaiegunaren protagonistak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!