Gorlizko hondartzako pasabidea birgaitzen amaitu dute

Nahia Martinez Gondra 2025ko eka. 6a, 12:14

Gorlizko pasabide berria. © GORLIZKO UDALA

Bariku honetan, ekainaren 6an, amaitu dira Gorlizko hondartzako egurrezko pasabidea birgaitzeko lanak, eta gaurtik aurrera zabalik egongo da berriro. Obra Kostaldeen Zuzendaritza Nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren  laguntzagaz egin da, eta beharrezkoa izan da jatorrizko egituraren narriadura-egoera aurreratuagatik. 

Zehazki, solibak, hau da, pasabidearen berme-habeak, ustelduta zeuden, eta, beraz, beharrezkoa zen egitura guztiz berritzea, herritarren eta bisitarien segurtasunari lehentasuna emanez. Lanek kaltetutako elementuen erabateko ordezkapena barne hartu dute, orain egitura segurua eta irisgarria bermatuz.

Gainera, zonaldean egindako argi-azterketa batek agerian utzi zuen pasabidearen argiztapena hobetu behar zela, eta, horregatik, farolak egituran bertan finkatzea erabaki da, estaldura hobea lortzeko.

Barik Reformas 2019 SL enpresak burutu du obra, eta 133.912,73 euroko inbertsioa egin da guztira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun