Aurreko zapatuan, ekainaren 7an, Hemokromatosiaren Mundu Eguna ospatu zen. Gaixotasun hereditario honek burdinaren gehiegizko metaketa eragiten du gorputzean, eta hainbat organotan arazoak sortu ditzake. Gaitz ezezaguna da oraindino, eta munduan 500 pertsonatik bati eragiten dio. Hori dela eta, Gorlizko Udalak bat egin gura izan du auziagaz, udaletxearen fatxada gorriz argiztatuz, hemokromatosia ikusaraziz eta herritarrak kontzientziatuz.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!