Gorlizko Udalak emakume lorezainentzako behin-behineko lan-poltsa sortuko du

Nahia Martinez Gondra 2025ko eka. 12a, 09:05

Tradizioz maskulinizatuta egon diren sektoreetan emakumeen enplegua sustatu gura du Udalak.

Gorlizko Udalak behin-behineko lan-poltsa bat sortuko du, hiru urteko iraunaldiagaz, lorezaintzan aritzen diren emakumeentzat bakarrik, udal lorezaintzan etorkizunean izango diren beharrei erantzuteko. Interesdunek udal bulegoetan edo Gorlizko Udalaren egoitza elektronikoan aurkeztu beharko dute eskabidea, eta 2025eko uztailaren 8ko 23:59ak arte egongo da zabalik.

Deialdi hau Udalak aukera-berdintasunakaz eta tradizioz maskulinizatuta egon diren sektoreetan emakumeen enplegua sustatzeagaz duen konpromisoaren barruan kokatzen da. Informazio guztia, hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun