Ireki dute 2025eko ohiko dirulaguntzen deialdia Gorlizen

Nahia Martinez Gondra 2025ko eka. 18a, 16:23

Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 13an amaituko da.

Irekita dago 2025. urteko ohiko diru-laguntzen deialdia, Gorlizen erroldatutako pertsonei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei zuzendua, udalerriarentzat interesgarriak diren proiektuak garatzen dituztenei laguntzeko. Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 13an amaituko da, hemen. Laguntza hauen helburua da tokiko talentua bultzatzea eta bizitza kulturala, soziala eta kirol-arloa aberasten duten ibilbide pertsonalak babestea. Informazio osoa, hemen.

Irabazi-asmorik gabeko elkarteek laguntza eska dezakete honako jardueretarako:

  • Kultura-jarduerak antolatzeko (antzerkia, musika, erakusketak...).
  • Kirol-ekitaldiak antolatzeko.
  • Euskara edo hezkuntza sustatzeko.
  • Adinekoei, gazteei edo egoera zaurgarrian dauden pertsonei laguntzeko.
  • Ingurumena, enplegua, berdintasuna edo gizarte-lankidetza jorratzen duten proiektuak garatzeko.

Gorlizen erroldatuta dauden pertsonek diru-laguntza eska dezakete:

  • Kirolari gisa lehiatzeko eta bidaiatzeko
    • Nazioarteko probetan parte hartzekotan (edo titulua lortzeko balio duten txapelketetan).
    • Laguntza eska dezakete bidaia, ostatu, mantenu eta izen-emate gastuetarako.
  • Kultura- edo arte-proiektu bat garatzeko
    • Liburu bat idaztea, disko bat grabatzea, erakusketa bat egitea…
    • Proiektuaren gastuak estaltzeko laguntza eska dezakete: materiala, ekoizpena, diseinua, eta abar.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun