Herritarren hirigintza-kontsultei erantzuteko sistema berri bat jarriko da abian Gorlizen

Nahia Martinez Gondra 2025ko uzt. 2a, 12:25

Prozesu horrek ez dakar beregaz arreta-egun eta -ordu bat zuzenean esleitzea.

Gaurtik aurrera, herritarren hirigintza-kontsultei erantzuteko sistema berri bat jarriko da abian Gorlizen, zerbitzu antolatuagoa, eraginkorragoa eta kasu bakoitzaren beharretara egokitua eskaintzeko. Hemendik aurrera, eguenetan eta barikutan erantzungo zaie hirigintza-kontsultei, instantzia orokor bat aurkeztu ondoren. Eskabide hori honela izapidetu ahal izango da: aurrez aurre Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) edo modu telematikoan, udaleko webgunearen bidez​.

Eskabidean, kontsultaren xedearen deskribapen labur bat jaso behar da, eta, ahal den neurrian, dokumentazio osagarria (adibidez, planoak edo lotutako beste dokumentu batzuk).

Garrantzitsua: prozesu horrek ez dakar beregaz arreta-egun eta -ordu bat zuzenean esleitzea, ez baita hitzordu-sistema bat. Talde teknikoak aztertu eta lehenetsiko ditu kontsultak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun