Euskara, ekintzailetza eta tokiko garapen ekonomikoa sustatzeko dirulaguntza berriak ditu Gorlizko Udalak

Nahia Martinez Gondra 2025ko uzt. 8a, 10:51

Diru-laguntzetako edozein eskatzeko epea 2025eko irailaren 30era arte izango da.

Sopelako Udalak hiru diru-laguntza multzo jarri ditu martxan hainbat kolektibori zuzenduak, tokiko ehun ekonomikoa indartzeko eta herritarren artean euskararen erabilera sustatzeko: euskara ikastekoak, garapen proiektuak finantzatzera bideratutakoak eta jarduera-ekonomiko berriak irekitzea sustatzekoak. Diru-laguntzetako edozein eskatzeko epea 2025eko irailaren 30ean amaitzen da. Interesdunek aurrez aurre aurkez ditzakete eskabideak udaletxean bertan edo ​​​udalaren egoitza elektronikoaren bidez: www.gorliz.eus​.

Euskara ikasteko diru-laguntzak

Laguntza hauek Gorlizen erroldatuta dauden eta zentro homologatu edo ofizialetan euskara ikasten ari diren pertsonei zuzenduak daude. Matrikula eta irakaskuntza kostuen %50etik %100era bitarteko zenbatekoa estaltzen dute, jarraian egindako ikasturte kopuruaren arabera.

  • 1. urtea: 50%
  • 2. urtea: 60%
  • ...
  • 6. urtea: 100%

Gainera, matrikularen % 100 bideratuko da Gorlizen erroldatuta dauden eta Uribe Kostako Mankomunitateak antolatutako eta Udalak sustatutako gurasoentzako ikastaro berezietan parte hartzen duten pertsonentzat.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu hurrengoak: oinarriak eta eskabide orria.

Garapen proiektuak finantzatzera bideraturako diru-laguntzak

Programa honen helburua Gorlizen garapen ekonomikoko proiektuak bultzatu nahi dituzten autonomoei eta ETEei laguntzea da. Guztira, udalak 40.000 euro bideratuko ditu laguntza horietarako. Era berean, proiektu bakoitzeko 5.000 eurorainoko diru-laguntza eman daiteke, eta, gehienez, egindako inbertsioaren % 70, honako kontzeptu hauetan:

  • Lokalak, fatxadak, komunak edo terrazak egokitzea.
  • Makinak, altzariak, soluzio digitalak edo enpresa-ibilgailuak erostea​.
  • Berrikuntza-proiektuak digitalizatzea eta idaztea.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu hurrengoak: oinarriak eta eskabide orria.

Jarduera-ekonomiko berriak irekitzea sustatzeko diru-laguntzak

Programa honen helburua tokiko ekonomia garatzen lagundu nahi duten autonomoei eta ETEei laguntzea da, beheko solairuan edo erdisotoan erabiltzen ez diren lokaletan negozio berriak sortzea sustatuz. Guztira, ia 10.000 euro bideratuko ditu udalak laguntza horietarako. Era berean, 30.000 euro arteko dirulaguntza emango da lokal hutsak alokatzeko jardueraren lehen urtean, eta 1.000 euro autonomoen kuotetarako. Laguntza lortzeko, ezinbestekoa da jarduerari gutxienez 24 hilabetez eustea, laguntza jasotzen den egunetik zenbatzen hasita.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu hurrengoak: oinarriak eta eskabide orria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun