Errauts biltegirako eremuak eskainiko ditu lehen aldiz Gorlizek

Nahia Martinez Gondra 2025ko uzt. 16a, 09:44

Guztira, 18 kolunbario gaitu dituzte.

Gorlizko Udalak udal hilerriko lehen kolunbarioak martxan jarri ditu, udalerriko hileta-zerbitzuak hobetzeko xedeagaz. Orain arte, herrian ez zegoen errautsak uzteko aukerarik, eta, horrek, familiak udalerritik kanpo alternatibak bilatzera behartzen zituen.

Guztira, 18 kolunbario gaitu dira. Aurretik eraikita zeuden arren, ez zeuden erabili ahal izateko behar bezala estaliak eta egokituak. Jarduera honegaz, zerbitzua abian jartzeko beharrezko lanak egin dituzte, herritarren aldetik gero eta handiagoa den eskariari erantzuna emateko. Udalak, gainera, plaza kopurua handitzea aurreikusten du etorkizunean, herritarrek arlo horretan dituzten beharrei erantzuten jarraitzeko.

Datozen egunetan, kolunbario bat eskuratzeko prozedurari buruzko informazio zehatza emango da, prezioak, baldintzak eta epeak barne. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun