HAZeko altzariak ere berritu egin dira, aurrez aurreko arreta hobetzeko helburugaz. Orain, arreta mahai baxuagoetan ematen da, langileak eta erabiltzailea eserita daudela, komunikazio zuzenagoa eta erosoagoa ahalbidetuz. Egokitzapen horrek, gainera, mugikortasun murriztua dutenen irisgarritasuna errazten du.
Itxaronaldian erosotasuna bermatzeko asmoz, doako kafe makina bat jarri da herritarren eskura. Eta laster, txanden banaketa automatikoa bideratzeko makina bat jarriko da, antolaketa hobetzeko eta itxaronaldietan eragozpenak edo nahasteak saihesteko.