Barikuan, irailaren 5ean, Gorlizko Itsasbide kaleko saneamendu-sarearen zati bat berritzeko lanak hasiko dira. Hori dela eta, barikutik aurrera eta datorren astean zehar, 31-34 eta 36. zenbakien arteko zirkulazioa eten egingo dela jakinarazi du Udalak. Hala, obrak egiten dituzten bitartean, trafikoa Eloisa Artaza kaletik desbideratuko dute, eta herritarrak ezingo dira eragindako tartean garajeetara ibilgailuz sartu, ezta aparkatu ere ez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!